Nola ulertzen dugu Erabateko Iraultza?

Iraultza: Jendarte bat eratzen duten egituren eta balioen erabateko eraldaketa.

Erabatekoa: Osoa izateko elementu guztiak biltzen dituena.

Erabateko Iraultza: Burujabetzan, eta ondorioz, menperatze-modu guztien abolizioan, oinarritzen den jendarte berri bat eraikitzeko prozesu historikoa; beraz, jende-harremanak eta inguruarekiko harremanak kaltetzen dituzten modu guztien desagerpenean oinarritzen dena, hala nola, Estatua eta kapitalismoa.

Elkarbizitzarako ahalmena lortzeko gaitasun eta balioak hobetu eta berreskuratu ahal izateko ekintza konszientea barnebiltzen du, pertsonal nahiz kolektiboa. Aldi berean, erabakimen- eta oinarrizko beharren asetze- mailan berdintasuna bermatuko duten antolakuntza-egitura berriak eraikitzea era barnebiltzen du.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.