Nazioarteko topaketa

Zein dira topaketaren helburuak?

  • Elkar-ezagutzea, eta esperientzia eta estrategiak partekatzea.
  • Blokearen oinarriak edo sortze-adierazpena berrestea.
  • Blokea eratzea, ibil-moldea adostuz eta abiatze-taldea deseginez.

Noiz eginen dugu?

Topaketak ez du data jakinik. Kolektibo multzo zabal eta anitz batek bertan parte hartzeko interesa agertzean egitea proposatzen dugu. Gutienez, hiru hilabete lehenagotik eginen litzateke deialdia.

Eta topaketa aitzin?

Orain hasi eta topaketa bitartean, topaketa hori eta horren eduki nagusiak prestatzen hasteko prozesua abiatzea proposatzen dugu, adibidez, Blokearen sortze-adierazpena eta haren antolakuntzari dagozkion aldeak zehaztuz.
Deialdi hau zuen lurraldeetan zabaltzera animatzen zaituztegu, eta bide batez, lurralde mailako topaguneak eratzen hastera.

Nola parte hartu prozesuan?

Erabateko Iraultza Bloke honen sorreran parte hartu nahi izanez gero, honako bi modu hauetara egitea proposatzen dizuegu:

  • Abiatze-taldean parte hartu edo lanen batean lagundu nahi izanez gero, banako pertsonendako formulario hau bete.
  • Talde bazarete eta prozesuan edo/eta topaketan parte hartu nahi baduzue, bete taldeentzako formulario hau.

Nolakoa izan liteke topaketa?

Lau eguneko topaketa proposatzen dugu, gisa hontan banatua:

  • Aurkezpen eta elkar-ezagutzarako egun bat.
  • Esperientziak eta estrategiak partekatzeko, eta adierazpenari nahiz antolakuntzari buruzko ekarpenak egiteko, taldekako lana, bi egun.
  • Ondorioak eta itxiera, egun bat.

Non egin liteke?

Catalunyan egitea proposatzen dugu, iristeko erraza den eta parte hartzaile guztientzat ostatua bermatuko lukeen lekuren batean.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.