Zertarako topagune hau?
- Indarrean den sistemaren arazoekiko kontzientzia-maila areagotzeko, balio- eta jendetasun- krisiarekiko eta horien balizko gainditzearekiko.
- Identitate kolektibo bat eraikitzeko, kontrabotere anitzak, erabateko iraultzaren inguruko planteamentu anitzak zabaldu, sustatu eta eraginkortasunez aurreratu ahal izateko.
- Erabateko iraultzaren ideiarekin bat egiten duten jendarte-eraikuntza prozesuak ezagutu eta ikustarazteko, ildo berean ekimen berriak sortzeko gogoa piztuz.
- Menperatzeari aurre egin eta jendarte berriak eraikitzeko, marko bateratu baten baitan lanean aritu ahal izateko: Marko horren baitan diren lagunen artean sinergiak sortzeko, eztabaidatzeko, taktikak, baliabideak eta ekintza-planak partekatzeko.
Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.