Deialdiaren oinarri ideologikoak

Oinarrizko printzipioa, menperatze-modu ororen aurkako borroka eta Erabateko Iraultzaren bidez bestelako jendarteak eraikitzea da.
Honako puntuekin garatzen dugu hori, eskematikoki aurkezten ditugun oinarri ideologikoen forma dutelarik, eta Blokearen sortze-adierazpena osatzeko landu egin beharko direlarik.

1)Askatasunean oinarritutako jende-harremanen berdintasuna

  • Jendeen arteko menperatze edo bazterketa modu oro gaitzesten dugu, horiek edozein arrazoiengatik izanda ere: generoa, sexualitatea, etnia edo kultura, jendarte-maila…
  • Elkarlaguntzaren eta elkartasunaren aldeko apustua egiten dugu, hurbiltasunaren, errespetuaren, kidetzaren, eta orohar, jendeen arteko maitasunaren alde.
  • Jendeen egungo suntsiketa irauli nahi dugu, munduko leku gehienetan gertatzen dena eta menperatzaileak diren eliteek kontzienteki sustatzen dutena. Pertsonak ahalduntzen garen heinean, segurtasun gutiago izanen du sistemak.
  • Hobetzeko borondatea behar dugu, entzuketa aktiboan eta etengabeko gogoetan oinarritutakoa, bai eta kritikarako eta autokritikarako gaitasuna hobetzeko ere.
  • Jendeen arteko harremanen praktika egokiak erabat zabaldu nahi ditugu.

2)Autoantolakuntza eta herri-batzar burujabeak.

    • Batzarra, erabakitzeko eta partehartzeko ahalmen bera duten edozein jendarte, herri edo talderen zilegizko antolamendua da, askatasunerako beharrezko baliabidea izanik.
    • Herri-batzar burujabeak: norbanakoek, herriek eta eskualdeek partehartzeko duten askatasuna erabiliz eratutako jendarte-antolaketa, herriaren autodeterminazioa lortuz.

<liElkartasuna, askatasuna eta zabalkundean oinarrituz eratutako herri eta eskualdeen arteko harremanak: zuzena den interdependentzia, harremanetarako erreztasuna eremu ttikienetatik handiagoetara, ahal dena ttikian erabakiz eta beharrezkoa dena handitasunean (subsidiotasun, konfederazio, fraktaltasun… printzipioak)

  • Aniztasunean eginiko eraikuntza, jendeen arteko desberdintasunak eta desberdintasun pertsonalak errespetatuz, batzarreko erabakietan gutxiengoa beti kontuan hartuz.
  • Beraz, Estatuaren izaera orori auka egitea.

 

3) Denona dena, herriarena dena.

a/ Jabetza herri-ondasun gisa berreskuratzea, herriaren jabetze eta eskuratzearekin.

  • Lurraren eta ekoizpenerako ondasunen jabetza berreskuratu behar dugu, herri-jabetzearen bidez bermatuz horien erabilera, hau da, herri-ondasun bilakatuz.
  • Lurra eta ekoizpen baliabideak menperatzeko eta kapitala metatzeko tresnatzat duten jabego pribatua baztertzen dugu, soldatapeko lanaren, ustelkeriaren, metaketaren eta zapalkuntzaren bidez mantentzen baita menperatze-erregimen hori.
  • Interes pribatuak aldendu eta banatzen gaitu, herri-jabegoak eta -ondasunak suntsituz.

b/ Elkarlaguntzaren bidez sistema publiko autogestionatua eta kooperatiboa eraiki

  • Guztion onurarako ari gara lanean, ditugun halabeharrezko beharrak (elikadura, osasuna, etxebizitza, hezkuntza, energia, garraioa…) benetako sistema publiko baten bidez bermatzeko, guk geuk eraikitakoa autogestioan eta elkarlanean oinarrituz, jendetasun baloreak eta ahalmenak sustatuz.
  • Estatua baztertzen dugu, jende batzuek gainerakoak esplotatuz eta administrazio-laguntzen bidez jendeenganako arreta indibidualizatuz eratutako kontrol-sistema gisa ulertzen baitugu. Era berean, gutxiengo batek ondasun publikoak kontrolatzea baztertzen dugu, Estatuaren nahiz merkatuaren bidez izan, eta beraz, gutxiengo batek eratzen duen egitura pribatu korporatibo-elitista osoa.

c/Informazioa eta jakintza eskuratzeko bidea irekitzea

  • Informazioaren irisgarritasuna eta sorkuntza askea eskatzen ditugu. Ikertzeko eta berriak bizitzeko beharra garatzen ditugu jakintza-iturri moduan.
  • Jakintza guztion artean elkartrukatu, ongizate orokor oparoago bat eraikitzeko.

4) Elkarlaguntzan eta gertutasunean oinarritutako ekonomia berria

  • Kapitalismoari aurre egiten diogu, indartsuenaren legean eta betiereko hazkundean oinarritzen den ekoizpen mekanismo eta merkatua delako.
  • Egungo finantza-sistemari aurre egiten diogu, banku zentral eta banku pribatuek menderatzen dutena, era berean, diruari eransten zaion interesa baztertu egiten dugu.
  • “Bakoitzak ahal duena eta bakoitzari behar duena” ideia jarraitzen dugu.
  • Elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu, berdinen arteko eta desberdinen arteko harreman
    ekonomikoaren oinarritzat.
  • Lanean nahiz kontsumoan, kooperatibismo-praktikaren zabalkunde sendoa egiten dugu.
  • Txanpon askeak, truke zuzena, borondatezko emarien ekonomia eta partekatze-ekonomia, ekonomia-sistema berri bat lortzeko ekintza-tresna gisa.
  • Ahalik eta tokikoena den ekonomia, bitartekorik gabekoa. Ekoizleeen eta kontsumitzaileen arteko harreman orekatua.
  • ABeharrezkoa den lekuan herri finantza-sistema eta interesgabea aplikatzea.

5) Bizitza eta naturarekin elkarlanean

  • Naturarekiko elkarlan, babes eta errespetuz bizi gera, haren parte garelako, beraz, gainontzeko izaki bizidunekin bizikidetza egokia ziurtatzen dugu. Herri burujabetzak jokabide hauek baimendu eta sustatzen ditu.
  • Naturaren zikloak kontuan izan behar dira, denboran zehar, belaunaldiz-belaunaldi, jendeen eraginaren jasangarritasuna bermatzeko.
  • Egungo sistemaren balio eta jokabideei aurre egiten diegu, bizitza arriskuan jartzen dutelako, gurea barne, eta, gainera, berriztagarriak ez diren baliabideak agortzen dituelako.
  • Baliabide berriztagarriak era deszentralizatu batean erabili behar ditugu, jende-taldeen buruaskitasuna sustatuz eta baliabide-harrapari diren hiriak murriztuz.

6) Nola gauzatuko dugu?

  • Helmuga eta Bidearen arteko koherentziaz: Erabateko Iraultzaren prozesua, egungo sistemaren eta jendarte/gizadi berri baten arteko transizioa da. Batetik bestera igarotzeko bidea helmugaren ikasketa eta irudi da. Beharrezkoa da, beraz, eraldaketa honetarako bitartekariek desiatzen ditugun helburuekin bat egitea.
  • Egitura eta balioen aldibereko eraketa dialektikoa: balioen aldaketa beharrezkoa da egitura aldatzeko, baina balio eraldaketa sakon eta zabala egin ahal izateko, horien gauzatzea ahalbidetuko duten egitura berrien beharra dago.
  • Helburuarekiko koherentziari eutsiz, herri-mugimenduetan oinarrituz gauzatu behar dugu Erabateko Iraultza, zabalkundearen eta tokiko ekintzaren aldeko apustua eginez, baina pentsamodu globala kontuan harturik. Iraultza hau aldiberean garatzen bada lurralde eta eskualde ugaritan, indartsua bezain geldiezina izango da.
  • Osagarri diren herri eta jende-taldeek antolatzeko zilegizko eskubide besterenezina dute eta haien bizitzen, segurtasunaren, kulturaren eta lurraldearen autodefentsa gauzatzeko eskubidea dute, egoki ikusten duten moduan gauzatuz, betiere “jendeenganako bortizkeria ahalik eta gehien murriztuz eta askatasuna eta pertsonen bizitzak ahalik eta gehien errespetatuz”.
  • Iraultza hau gauzatu ahal izateko, egungo sistematik ahalik eta baliabide, lan eta zilegitasun gehien berreskuratzeko eta eraikitzen ari den jendarte berrian erabiltzeko, guztiz zilegi eta beharrezkoa ikusten dugu erabateko desobedientzia. Testuinguruaren arabera hura erabili behar delakoan gaude, gure eraldaketa areagotzeko gisan erabiliz.

Comments are closed, but trackbacks and pingbacks are open.